Europako Batasuneko auto gidariei isunak jarri ahal izango dizkie udalak
Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko dute hiriko abiadura mugak urratzen dituzten Europako Batasuneko auto gidariak zigortu ahal izateko. Udalak estatukoak ez diren gainerako Europako ibilgailuen datuetara sartu ahalko da, eta ondorioz, abiadura muga gainditzeagatik jarritako isunen espedienteak tramitatuko dituzte.