Gizon bat atxilotu dute Donostian, adin txikiko hiru neskari sexu erasoak egitea leporatuta
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, ustez adin txikiko neskari sexu erasoak egin izanagatik. Gizona masajista da, eta salaketaren arabera, masajeak eman zizkienean eraso zituen hiru adingabeak. Epaileak kautelazko neurriekin aske utzi du gizona, deklaratu ostean.
Segurtasun sailaren arabera, hiru adin txikikoen salaketa jaso ostean atxilotu dute gizona. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak, eta masajistaren ustezko sexu erasoak jasan dituzten emakume gehiago dauden ikertzen ari dira.