Irrimarra bikote sortzailearen lana, Ilustratzailearen Txokoan
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Irrimarra bikote sortzailearen txanda da. Zumaiako Irene Iruretak eta Galdakaoko Karmele Gorroñok osatzen dute. Biak EHUko Arte Ederretan lizentziatuak dira, eta 2016an hasi ziren elkarlanean. Maiatzaren 12tik irailaren 19ra bitarte iraungo du erakusketak, eta, noski, postal bereizgarriak eskuratu ahal izango dira.
Asteartetik ostiralera (16:00-20:30), larunbatetan (10:00-14:00 eta 16:30-20:00) eta igandetan (10:00-14:00) ikusi ahalko da. Astelehenetan eta jaiegunetan: itxita.
Ilustratzaileen Txokoa
2012ko urrian Aiete kultur etxean txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizábal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora eta Paul Caballero.