Enbata arratsaldea Donostian
Eguerdian haizea handitzen hasi da Donostian; izan ere, Kantauriko kostalde osoan enbata izan da arratsaldean. Haize indartsuek euriarekin egin dute bat, eta Santa Klara uhartean 109 kilometro orduko haizeteak neurtu dituzte. Hau dela eta, goizetik abisatu dute arratsaldean abisu horia egongo zela galernagatik eta itsasoaren egoeragatik.
Haizeek motorrak, zabor edukiontziak eta bestelako kaleko objektuak bota ditu, eta zuhaitz batzuei ere eragin die. Arratsaldeko seitan baretzen hasi da haizea, eta zazpiak pasata bertan behera utzi dute alarma horia.
Jarraian, donostiarrek sare sozialetara igo dituzten bideoak ikusi daitezke:
Galerna @VaskoJoseba @aquilatierratve @jacobpetrus_tve @lariojaMeteo @eitbNoticias @euskalnewsmedia @Euskalmet @eitb @VaskoJoseba @eguraldiaETB @ pic.twitter.com/sDvLHagT0R
— Maria Oyarbide (@MaoyarbiMaria) May 12, 2021
#Galerna of Bay of Biscay ?
— Dr Paula Almiron (@almiiiron) May 12, 2021
Nature fun if you’re on land! ?#WednesdayMotivation #Euskadi #BasqueCountry #PaysBasque pic.twitter.com/ZphnN6JTgN
A primera hora de la tarde entró en #donostia la galerna que anunciaban los pronósticos dejando por los suelos estas motocicletas del video. pic.twitter.com/sUFLYJ548N
— Pako Kastellanos (@pakokastellanos) May 12, 2021