Bigarren eskuko produktuak salerosi ahalko dira larunbatean Easo plazan
Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Amarako Easo plazan, 10:00etatik 14:00etara. Askotariko objektuak salerosteko aukera izango da azokan, koronabirusaren aukako neurri guztiak hartuta. Besteak beste, arropa, jostailuak eta liburuak erosi ahal izango dituzte bertaratzen direnek.
Produktuak erosteaz gain, herritarrek erabiltzen ez dituzten objektuak ere saldu ahalko dituzte. Horretarako, antolatzaileen postura eraman beharko dituzte larunbatean bertan, 9:30etik 10:00etara. Bakoitzak bost objektu eraman ditzake gehienez, eta prezioa adostu ondoren, postuan utzi beharko ditu. Azoka bukatzean, postura itzuli behar da, diruaren bila; saldu ez bada, objektua bueltan emango diote. Aurreragoko azokan postua jarri nahi izanez gero, aurretik izena eman beharra dago, udalaren webgunean.
Koronabirusa dela eta, postu gutxiago jartzen dituzte orain, eta objektuak manipulatzea saihesten ari dira. Era berean, produktu guztiak desinfektatu egiten dituzte.
Donostiatruk azokaren Internet bidezko bertsioa ere eskuragarri dago, eta nahi duen orok etxean dituen objektuak saltzeko iragarkiak jarri ditzake. Objektuak oparitu ere egin daitezke, Nolotiro.org webgunearen bitartez.