EraBaterak Antzoki Zaharrean joko du igandean
Igande honetan, EraBatera taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean joko du, 19:00etan. Izpi Galdua izeneko biraren hirugarren kontzertua da hau; Bilbon eta Gernikan jo zuten lehenago, eta Donostian jo ostean Tolosan eta Laudion ibiliko dira. Esteka honetan erosi daitezke sarrerak.
EraBatera
2018. urtean jaio zen EraBatera musika taldea; Gaizka Salazar Gatibu taldeko bateriajoleak kantu batzuen zirriborroak idatzi ditu azken urteetan, eta kantu horiek grabatzeko beste musikari batzuez inguratu zen. Gatibuko Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza ditu bidelagun.
Bi diska grabatu dituzte denbora honetan: lehena, Antipodetan, 2018. urtean grabatu zuten, eta bigarrena, Izpi galdua, aurten grabatu dute.