"Ez gaude batere urduri"
Astelehenean hasiko dira Munduko Curling Txapelketa jokatzen Oihane Otaegi (Donostia, 1977) eta Mikel Unanue (Donostia, 1982) Txuri-Berriko curling jokalariak Eskozian. Olinpiar Besteak beste, Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dezakete txapelketa honetan.
Noiz hasiko duzue txapelketa?
Oihane Otaegi (O.O.): Astelehenean hasiko dugu txapelketa, baina inoiz baino lehenago etorri behar izan dugu, itxialdia egiteko. Hasiera batean uste genuen isolamendu zorrotza izango zela, baina egunean hiru edo lau aldiz ateratzen uzten digute, 40 minutuz.
PCRa egin behar izan duzue txapelketan aritu ahal izateko?
O.O.: Hona bidaiatu baina 72 ordu lehenago egin genuen bat, eta hona iritxi eta hurrengo goizean egin ziguten beste bat. Gaur egingo dugu beste bat, eta txapelketan zehar ere egingo dizkigute gehiago.
Zenbat talde zaudete Munduko Txapelketan?
O.O.: Hogei talde gaude, eta horietatik zazpi sailkatuko dira Olinpiar Jokoetarako, eta sailkatzen ez direnek bigarren aukera bat izango dute, abenduan egingo den Olinpiar Jokoen aurreko txapelketan. Hor beste bi sailkatuko dira, eta hamargarren lekua Txinarentzat izango da, bertan jokatuko baitira Olinpiar Jokoak.
Nola funtzionatzen du sailkapen sistemak?
O.O.: Duela bi urteko Munduko Txapelketan 48 taldek hartu genuen parte, eta antolatzaileek ikusi zuten curlinga geroz eta dimentsio handiagoa hartzen hasi zela. Hau dela eta, hogeira murriztu zuten.
Mikel Unanue (M.U.): Denen onurarako, bi maila sortu zituzten, lehenengoa eta bigarrena, eta lehen mailan hogei talde daude. Bi azpitaldetan dago banatuta lehen maila: azpitalde bakoitzeko lehena finalerdietara sailkatuko da zuzenean, eta bigarren eta hirugarrenen artean partida bat jokatuko dute finalerdira iristeko. Azken lauen artean jokatuko dute gero txapelketa. Azken Munduko Txapelketan bederatzigarren izan ginenez, lehenengo mailan gaude orain.
Zenbat sailkatuko dira Olinpiar Jokoetara?
M.U.: Hamarreko azpitalde bakoitzean lehen hiru taldeek ziurtatuko dute sailkapena, eta laugarrenak beste partida bat jokatu beharko du sailkatuko den ala ez erabakitzeko.
O.O.: Txina bere taldeko laugarren geratzen bada, Olinpiar Jokoetarako txartela jada baduenez, beste taldean laugarren sailkatzen denak ziurtatuko du Olinpiar Jokoetarako txartela. Munduko Txapelketa honetan sailkatzen ez direnek bigarren aukera bat izango dute, abenduan egingo den Olinpiar Jokoen aurreko txapelketan.
Ze talde zaudete zuen azpitaldean?
O.O.: Ordena honetan jokatuko ditugu partidak: Kanada, Italia, Eskozia, Hego Korea, Alemania, Txekia, Errusia, Hungaria eta Australia.
PCRa pasa behar duzue txapelketan aritu ahal izateko?
O.O.: Hona bidaiatu baina 72 ordu lehenago egin genuen bat, eta hona iritxi eta hurrengo goizean egin ziguten beste bat. Gaur egingo dugu beste bat, eta txapelketan zehar ere egingo dizkigute gehiago.
Gogotsu zaudete txapelketarako?
O.O.: Gogotsu gaude bat; joan den urtean Munduko Txapelketa bertan behera geratu zenetik genuen markatuta txapelketa hau. Ez da erraza izan hona iristea, baina bide luze horretan pozik ibili gara.
M.U.: Ez gaude batere urduri. Gure helburua lortu dugu, hemen egotea; hasieran ez zirudien hain erraza, Espainiako Txapelketa irabazi behar genuelako. Badakigu txapelketa ona egiteko aukerak ditugula, eta lehen partidan pentsatzen gaude bakarrik, ez Olinpiar Jokoetan.