Gipuzkoa Basket bigarren mailara jaitsi da
Gipuzkoa Basketek 63-81 galdu zuen atzo Baskoniaren aurka, eta matematikoki bigarren mailara jaitsi da, liga amaitzeko bi partidaren faltan. Denboraldi zaila izan da donostiarrentzat; 34 partidetan zazpi partida irabaztea lortu dute bakarrik.
Donostiako taldearen antzeko egoeran dago Bilbao Basket: 32 partida jokatuta, zazpi partida eta hamalau irabazi ditu bakarrik, eta lau partida falta zaizkio liga amaitzeko. Sailkapenean hurrengoak, Estudiantesek, hemezortzi puntu lortu ditu 35 partidatan.