Larratxoko masajistaren sexu abusuak salatu dituzte
Martxoaren amaieran adingabeko neskato batek gizon batek egin zizkion sexu abusuak salatu zituen, eta ondoren beste adin txikiko bi neskek berdina egin zuten gizon honen aurka. Erasotzailea masajista da, eta bere kontsultan egin zituen abusuak. Astearte honetan Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizona, eta epailearen aurrean deklaratu ostean aske utzi zuen, kautelazko neurriekin.
Abusu hauek salatzeko, hogei pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute masaje zentroaren parean. Donostia RadFem elkarteak deitu du elkarretaratzea. Bertan, besteak beste Zigor Etxeburua eta Reyes Carrere EH Bilduko Donostiako zinegotziak izan dira; atzo, ostegunean, EH Bilduren Donostiako taldeak ere elkarretaratzea egin zuen Alderdi Ederren, abusuak salatzeko.