Maskarentzat edukiontzi berezi bat ezartzea proposatu du Elkarrekin Donostiak
Elkarrekin Donostiak udal batzordeetara eskaera konkretu bat eraman du gaur goizean. Udal taldeak berretsi du Donostiak COVID-19aren aurkako plan propioa izan behar duela, udal gobernuak ez duelako horrelakorik aurreikusi. “Estatu eta autonomia mailan hartzen diren neurriak osatzeko balioko luke, hiria sozialik eta ekonomikoki zaindu eta suspertzeko”, adierazi du Aitzole Araneta bozeramaileak.
Eneko Goiari plan berezi bat eskatzearekin batera, Elkarrekin Donostia laguntzeko eta erabilgarria izateko prest dagoela esan du Aranetak. Ildo horretatik, hiria behar berrietara egokitzeko neurri batzuk aurkeztu dituzte. Esaterako, maskarentzako edukiontzi berezi bat ezartzea proposatu dute, ingurumenean eragin handia duen beste hondakin mota bat delako. Era berean, espazio publikoetan CO2 neurgailuak ezartzea proposatu dute, “barrualdeak errendimendu osoz funtzionatuko duen gune segurua izan daitezen”.
Koronabirusaren krisiaren eragina gehien pairatzen ari diren sektoreei arreta berezia eskaintzeko eskatu dite, “emakumeen langabeziarekin gertatzen den bezala”.