Edukiontziak birziklatzeagatik jendea saritzen hasiko dira
RECICLOS izena du Ecoembes erakundearen proiektu honek, eta Gipuzkoan jendea saritzen hasiko dira, edukiontziak birziklatzeagatik. Estatuko beste probintzia eta hiri batzuetan egin dute proba, eta orain Gipuzkoaren txanda da.
Proiektu honekin, plastikozko eta metalezko edukiontzien birziklapena sustatu eta digitalizatu nahi du erakundeak. Hala azaldu dituzte sariketak: “Sariek mugikortasun jasangarria bultzatu eta hiritarren ingurua hobetzea dute helburu, eta jendeak birziklatzen duen bakoitzean auzoen onurarako izango diren proiektuak finantzazen lagunduko du”, dio enpresak webgunean.
Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, RECICLOS aplikazioa deskargatu beharko dute haien mugikorrean, eta birziklatu nahi duten edukiontziari argazkia egin beharko diote, eta ondoren RECICLOSen edukiontzi horietan bota. Horren ordez puntuak jasoko ditu birziklatzen dituen pertsonak, eta gero sariengatik ordezkatu ahal izango dituzte. Astero gehienezko puntuak izango ditu jendeak, gehiegizko kontsumoa ez bultzatzeko.