Garberako biribilgunea egokituko dute suhiltzaileen irteera errazteko
Garberako biribilgunearen inguruko bideak egokitzeko proiektuaren aldaketa onartu du Donostiako Udalak. Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko zuzendaritzak eskatu zuen aldatzeko, suhiltzaileak GI-20-4 errepidera errazago sartzeko hainbat hobekuntza egiteko.
Aldaketaren arabera, suhiltzaileen irteeraren bidea handituko dute, eta horrela errepidera errazago atera ahal izango dira. Proiektuak 252.156 euroko aurrekontua du eta hamahiru asteko egikaritze epea.