Iñigo Llopis, Europako txapeldun berria
Iñigo Llopis igerilari donostiarrak urrezko domina irabazi zuen atzo Madeiran (Portugal), bizkar-igeriketako 100 metrotan, S8 kategorian. Herenegun hasi zen Egokitutako Europako Txapelketa, eta lehen jardunaldian borntzezko domina irabazi zuen Llopisek tximeleta estiloko 400 metrotan.
Herenegun hasi zen Egokitutako Europako Txapelketa, eta larunbat honetan amaituko da; igerilari donostiarra Tokion egongo da aurtengo udan, Paralinpiar Jokoetan.