Alex Solak 2024. urtera arte berritu du kontratua Realarekin
Alex Solak, eskuin defentsa gazteak, 2024. urtera arte berritu du kontratua Realarekin. Betis bere atzetik zebilen, eta Realak jokalaria taldera lotzea lortu du. 2018/2019 denboraldian egin zuen gazte donostiarrak debuta Realaren lehen taldearekin, Leganesen aurka, eta hurrengo denboraldian Numantzian jokatu zuen, utzita. Denboraldi hartan, Extremaduraren aurkako partida batean belauna lesionatu zuen, eta zortzi hilabetez zelaitik kanpo egon zen. Hau dela eta, denboraldi honetan Realaren bigarren taldean jokatu du Solak, Sansen, eta orain bigarren mailara igotzeko fasean daude. Lesio luze horren ostean, apirilean itzuli zen zelaira Sola.