AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenei Pfizerren txertoa jarriko diete pauta osatzeko
Espainiako Osasun Ministerioak egin duen entsegu klinikoak dio segurua dela AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonei Pfizer txertoa jartzea txertaketa pauta osatzeko. Hau dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan Pfizer txertoa jartzen hasiko dira baldintza horiek betetzen dituzten pertsonei; 83.000 inguru dira erkidegoan. Beste erkidego batzuk neurri honen aurka jarri dira, Madril eta Andaluzia, esaterako.
Hau dela eta, ekainean EAEra 127.500 Pfizer txerto inguru iritsiko dira astero.
Pfizer txertoak ARN mezulari teknologia du, eta AstraZenecak, berriz, adenobirus teknologia. Bi txerto motak erabiltzeari txertaketa mixtoa edo heterologoa deitzen zaio, eta beste gaitz batzuen prebentzioan ere erabiltzen da.