San Martin kaleko bidegorriak 2,2 metroko zabalera izango duela salatu du Kalapiek
San Martin kalean bidegorria egiten ari dira, eta Kalapie elkarteak bide berri honen zabalera neurtu du. Sareetan adierazi dutenaren arabera, 2,2 metro ditu bidegorri berriak, eta 2021. urtean “gutxiegi” dela uste du.
Zabalera hau testuinguratzeko, Gernikako Arbola pasealekuko bidegorrian konparatu du; bidegorri hau 1980. hamarkadan eraiki zuten, eta 3 metroko zabalera du. “Mugikortasun aktiboa sustatzeko, oinezkoentzako eta bizikletentzako espazioak handiagoa izan behar du; azpiegitura erosoeta seguruak behar ditugu”, adierazi dute sare sozialetan.
Apirilaren amaieran, Kalapiek Loiolan eraiki zuten bidegorri berriaren zabalera kritikatu zuen. Leku batzuetan 1,99 metroko zabalera du bidegorri honek. Era berean, Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak adierazi zuen gutxieneko zabalera zuela, hau da, 2,2 metro.