Artikutzako basurdeak eta orkatzak, ikusgai
Artikutzako udal langileek mugimenduarekin aktibatzen diren kamerak jarri ohi dituzte Artikutzako basoetan, eta, noizean behin, udaleko Ingurumen sailak kamerek grabatzen dituzten animalien bideoak partekatzen dituzte sare sozialetan. Hala egin dute aste honetan, eta bi bideo eder argitaratu dituzte Twitter sare sozialean.
Erreka berean grabatuta daude bi bideoak, eta lehenengoan basurde familia bat ageri da erreka zeharkatzen: bi basurde heldu eta sei kume. Bigarrenean, aldiz, adarretan belar batzuk harrapatuta dituen orkatz baten bisita ikus daiteke. Hain zuzen, bideoak baliatuz, udaleko Ingurumen sailak gogoratu du mugikortasun mugak bertan behera daudenetik donostiarrak Artikutzara joan daitezkeela, baina han bizi diren animalien bizitokia errespetatu behar dela nabarmendu du: “Ez ahaztu bertako animalien bizitokia dela: balizatutako ibilbideetatik joan, zaborrik ez utzi eta isilik ibili animaliak ez gogaitzeko”.
Orain Artikutzara itzuli gaitezke, baina ez ahaztu bertako animalien bizitokia dela: balizatutako ibilbideetatik joan, zaborrik ez utzi eta isilik ibili animaliak ez gogaitzeko.#Artikutza @DonostiakoUdala pic.twitter.com/mlaIHAjjqI
— DSS_ingurumena (@DSS_Ingurumena) May 20, 2021
— DSS_ingurumena (@DSS_Ingurumena) May 20, 2021
Urtarrilean, Artikutza elurtu zenean, bertako beste animalia batzuen bideoak argitaratu zituen Donostia Ingurumenak, hala nola, lepazuri, azeri eta katajineta bana.