Konpondu egin dute Urumeara erori zen ertzainen patruilak hautsitako zubiaren zatia
Maria Kristina zubian desagertu egin da pasa den abenduaren 30ean Ertzaintzaren patruila batek utzitako zuloa, baranda berria jarri baitute dagoeneko. Egiako pasabidearen irteeraren parean zegoen zuloa, eta baranda konpondu badute ere, behin-behineko segurtasun hesiek hor jarraitzen dute momentuz, baita istripuan hildako ertzainaren omenezko loreek ere.
Istripua abenduaren 29tik 30erako gauean gertatu zen, Ertzaintzaren patruila batek, Egiako pasabidetik ateratzean, Maria Kristina zubiko barandaren aurka joan zenean. Hautsi egin zuen, eta uretara erori zen. Bi polizietako zihoazen autoan, eta bat hil egin zen. Oraindik ez daude garbi istripuaren kausak, eta udal gobernuak azken txostenaren zain zegoela adierazi zuen martxoan. Horrez gain, hiru gaztek epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten, hildakoaren aurkako mezuak zabaltzeagatik, eta hildako ertzainaren aurkako pintaketak agertu ziren zubiaren ondoko zutabean duela hilabete batzuk.