Lau donostiar saritu dituzte Musika Bulegoa Sarietan
Atzo banatu zituzten 2020ko Euskal Herriko Musika Bulegoa sariak, eta musikari donostiarrek emaitza onak izan dituzte, hamar sarituetako lau donostiarrak baitira. Hain zuzen, Ander Telleria, Sara Zozaya eta Brais Novoa musikariak eta Noa & The Hell Drinkers taldea izan dira saritu donostiarrak.
Ander Telleria trikitilariak Horos diskoarengatik irabazi du Musika Bulegoarens saria, Brais Novoak Madera Quemada obrarengatik, Noa & The Hell Drinkers blues-rock taldeak Craft Blues diskoarengatik eta Sara Zozayak (I) diskoarengatik. Saridun guztiak eta epaimahaiaren balorazioak Musika Bulegoaren webgunean kontsultatu daitezke.