Palestinari elkartasuna adierazi diote Bulebarrean
Hainbat herritar kalera atera dira ostegun arratsaldean Donostian, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israelgo Estatuaren erasoak salatzeko. Elkarretaratzera bertaratu diren herritarrek Bulebarreko kioskoko plaza bete dute, eta protesta zaratatsua egin dute, herritar palestinarren gidaritzapean.
Maiatzaren 10etik hona, Israelek areagotu egin ditu Gazaren eta palestinarren aurkako erasoak, eta Palestinako 220 herritar inguru hil dituzte dagoeneko, tartean hainbat haur.