Asier Arzalluz preso donostiarra Logroñora gerturatu dute
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak sei euskal preso gehiago lekualdatuko ditu, tartean Asier Arzalluz Goñi donostiarra. Sevilla II-ko presondegian (990 km) dago Arzalluz, eta Logroñora (170 km) gerturatuko dute. Arzalluz 30 urteko zigorra betetzen ari da 2009ko azarotik, eta hiru laurdenak 2023ko apirilean beteko ditu. Bigarren graduan egongo da aurrerantzean. Horrela, Sevilla II-ko espetxea euskal presorik gabe geldituko da.
Lekualdatuko dituzten beste presoak hauek dira: Iratxe Yañez –Asturiastik (385 km) Zaballara–, Iker Olabarrieta –Sevilla II-tik (990 km) Logroñora (170 km)–, Andoni Goikoetxea –Dueñastik (310 km) El Duesora (170 km)–, Juan Luis Agirre –Zueratik (245 km) Soriara (260 km)– eta Valentina Morisoli Madrildik Arabara.