Morlansko Dbiziren geltokietako bat Intxaurrondora lekualdatuko dute
Donostiako Udalak Dbiziren beste geltoki bat jarriko du Intxaurrondon, hilaren 27tik aurrera Gabriel Celaya plazan jarriko baitute gaur egun Morlansko Leire plazan dagoen geltokia.
Udalak azaldu du Morlansko bi geltokiak direla hirian gutxien erabiltzen direnak, eta eskaria ikusita, bat uztearekin nahikoa izango dela nabarmendu du. “Geltokien arteko distantzia 170 metrokoa da, eta oinez bete daiteke”, gaineratu du udalak. Horrela, “hiriko beste leku batzuetan dituen beharrak kontuan hartuta”, Morlansko geltokia Intxaurrondora lekualdatzea erabaki dute.