Erreginaren Kopatik kanpo geratu da Bera Bera

Bera Bera eskubaloi taldea Erreginaren Kopatik kanpo geratu da, Elxen aurka 26-28 galdu ostean. Finalerdiko partida zen hau, eta donostiarrek ezin izan dute finalera igaro. Atzo jokatu zuten final laurdenetako partida Malagaren aurka, eta 28-31 irabazi zuen Bera Berak.
Kopako finalera iritsi ez badira ere, liga irabazi dute donostiarrek txapelketa amaitu baino hiru partida aurretik. Hala, klubaren zazpigarren liga titulua irabazi dute Bera Berako jokalariek. Liga irabazi aurretik, Maitane Etxeberria eta Mirene Moreno Bera Berako jokalariekin hitz egin zuen IRUTXULOKO HITZAk.