"Indarrak batzeko garaia" dela aldarrikatu dute Zurriola eta Santa Katalina zubien artean
Gure Esku Dago erreferendumaren aldeko elkarteak antolatuta, Hamaika Gara izeneko ekimena egin dute gaur goizean Euskal Herriko hainbat txokotan, Donostia barne. Santa Katalina eta Zurriola zubien artean pasealdia egin dute, eta eragile eta elkarte ezberdinek haien aldarrikapenak atera dituzte. Bestalde, ekimenaren aldeko elastikoak erosteko aukera egon da, eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketa egin dute. Uztailaren 3an manifestazioa egingo dute Bilbon.
Eguraldiak ekitaldia izorratu behar zuela zirudien, baina azkenean ez du euri asko egin, eta jendeak musikaz eta ibilaldiaz gozatu ahal izan du.