Reala, Europara

Realak Osasunaren aurka irabazi du gaur, 0-1, eta bosgarren postuan amaitu du 2020/2021 denboraldiko liga. Hala, Europa Liga jokatuko du datorren denboraldia, bigarrena jarraian.
Europa Liga jokatzeko txartela ziurtatzeko, Realak irabazi egin behar zuen. Gertuko jarraitzaileek, Vila-realek eta Betisek, ordu berean jokatu dute. Betis galtzen hasi da, baina markagailuari buelta eman dio, eta Vila-real ere irabazten ari zen, Reala berdinduta zegoen bitartean: une honetan, Europa Ligatik kanpo zegoen Reala. Hala ere, Realak gola egitea lortu du, eta ziurtatu egin du Europa Ligako txartela.
Denboraldi ona egin du Realak: joan den denboraldiko Erregearen Kopa irabazi zuen apirilaren 3an, eta Europa Ligan taldekako fasea gainditzea lortu zuen; ligan, azkenik, bosgarren geratu da, Atletico Madrilen, Real Madrilen, Bartzelonaren eta Sevillaren atzetik.