Eguzki panelak jarriko dituzte hiriko sei gunetan
Udalako Tokiko Gobernu Batzordeak eguzki panelez osatutako sei instalazio fotovoltaiko egiteko proiektua onartu du. Kontsumo indibidual, kolektibo eta autokontsumorako izango dira instalazio horiek.
Paco Yoldi, Manteo eta Pio Baroja udal kiroldegietan, Morlansko Udaltzaingoaren egoitzan, Bidebietako frontoian eta Aitor Ikastolan jarriko dituzte instalazioak. Horretarako, 750.050 euroko aurrekontua onartu dute, eta lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da.