Udalak 129.000 euro inbertituko ditu suhiltzaileen ekipo berrietan
Donostiako suhiltzaileak ekipo berriekin hornitzeko kontratuaren espedientea onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Hain zuzen, arnasketa autonomoko 45 ekipo berrirekin eta komunikazio sistemako 40 unitate berrirekin hornituko dute Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua.
Kontratuaren adjudikazio prezioa 129.000 eurokoa da, eta esleipendunak hiru hilabete izango ditu suhiltzaileei ekipo berriak entregatzeko.