Udalak beste aurrerapauso bat eman du Infernuko hirigintza proiektua garatzeko
Infernua birsotzeko hirigintza proiektua garatzeko bidean, udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Infernuko Jarduketa Urbanizatzeko programari, eremu horretako garapena eta exekuzioaren zehaztapenak finkatzeko.
Infernuan aurreikusten diren etxebizitzak eraikitzen hasi aurretik egin beharreko jarduketak egingo dituzte programa horren bidez: hain zuzen, 46.025 metro koadroko eremu bat bizitegi garapenerako ahalbidetzea eta 9.975 metro koadroko beste bat garapen tertziariorako ahalbidetzea, Xabier Lizardi kaleari jarraipena ematea Zubiberri bidearekin eta egingo duten biribilgunearekin lotzeko, Añorgako ubidea birsortzea eta balioan jartzea, ubidearen ondoan parke bat sortzea eta hutsik eta egoera txarrean dauden eraikina eraistea.
Martxoan onartu zuen udalak Infernuko hirigintza planaren behin betiko aldaketa. Aipatu jarduketak aldaketa horretan aurreikusi zituen udalak, besteak beste, 540 etxebizitza eraikitzeko.