Andy Criere surflari donostiarra Munduko Txapelketan lehiatuko da
Maiatzaren 29tik ekainaren 6ra, El Salvadorren Munduko Surf Txapelketa egingo da, eta Andy Criere surflari donostiarrak parte hartuko du bertan, Euskal Herriko beste lau surflarirekin batera. Munduko Txapelketaz gain, Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartelak daude jokoan El Salvadorren: zazpi emakumeentzat, eta bost gizonentzat.
Criere 1995. urtean jaio zen Donostian; aita Normandiakoa (Frantzia), eta ama Palentziakoa (Espainia), Hendaian bizi izan da betidanik, eta Hondarribian egin zituen ikasketak. Hamar urte zituela hasi zen surfean, eta 2018an Espainiako Txapelketa irabazi zuen, eta 2019. urtean, berriz, Iberdrola Fesurfin Liga.