June Loidi jokalaria fitxatu du Bera Berak
Datorren sasoirako lehendabiziko fitxaketa egin du Bera Bera eskubaloi taldeak. Elgoibarko June Loidi 21 urteko gaztea Donostiako taldean ariko da datozen bi denboraldietan. Datorren astean egingo dute aurkezpena.
Ezker hegaleko jokalaria Zuazo taldean aritu da azken hiru urtetan. Bera Beraren ustez, Loidik atzeko lerroa indartuko du. Defentsako lanean ez ezik, erasoan ere ondo moldatzen da. Izan ere, ligako aurreneko fasean Zuazoko golegile nagusia izan zen.