Miren Lazkano Europako Txapeldunari harrera egin diote udaletxean
Maiatzaren 9an Europako Piraguismo Txapelketa irabazi zuen Miren Lazkano donostiarrak, C1 kategorian, eta gaur harrera egin dio Eneko Goia Donostiako alkateak udaletxean, gainontzeko udal agintariekin batera.
Italiako Ivrea herrian izan zen Europako Piraguismo Txapelketa, eta Teresa Fiserova txekiarra eta Elena Apel alemaniarra garaitzea lortu zuen. Italiatik Euskal Herrira itzuli zenean, etxetik pasa gabe harrera egin zioten Kontxan bere taldekideek, entrenatzaileak eta Donostiako Atletiko taldeko presidenteak.