Aldamar kaleko trafikoa aldatuko dute maiatzaren 30ean
Igandean, hilaren 30ean, dorre garabi bat jarriko dute Parte Zaharreko Aldamar kalean, 32. zenbakian dagoen eraikinean egin behar diren lanak burutu ahal izateko. 7:00etatik 20:00etara ariko dira garabia jartzen. Hori dela eta, trafikoan aldaketak egingo dituzte. Salamanca pasealekua irekita egongo da eta bertatik igaro ahal izango da.
Ibilgailuen irteera Soraluze kaletik Salamanca pasealekura egin ahalko da, eta bertatik Jauregi Jeneralaren kaletik desbideratuko da, Aldamar kalearen azkeneko zatira bertatik irten ahal izateko. Salamanca pasealekutik ibilgailuen sarrera normaltasunez egin ahal izango da. Betiere, seinaledun langileek arautuko dute trafikoa.