Bera Berako jokalariei harrera egin diete udaletxean
Donostiako Udalaren hainbat ordezkarik Bera Berako eskubaloi jokalariei harrera egin diete udaletxean, 2020/2021 denboraldiko liga irabazteagatik. Duela jardunaldi batzuk irabazi zuen Bera Berak liga matematikoki, eta joan den asteburuan jokatu zuten azken partida: garaipen batekin borobildu zuten denboraldia.
Liga irabazi ostean, Kanariar Uharteetara joan ziren Bera Berako jokalariak Erreginaren Kopako azken fasea jokatzera, eta final laurdenetan kalean geratu ziren, Elxen aurka galdu ostean.
2012. urtetik hona zazpi liga irabazi ditu Bera Berak, estatuko eskubaloia guztiz dominatuz. Eneko Goiak urte hauetan egindako lana eskertu die jokalariei eta zuzendariei: “2020 urtea zaila izan da, eta 2021a ere zaila izaten ari da. Halako egoera batean, albiste onekin etortzea pozgarria da”, adierazi du alkateak.
Apirilean Bera Berako Mirene Moreno (Ermua, 1998) eta Maitane Etxeberria (Lezo, 1997) jokalariak elkarrizketatu zituen IRUTXULOKO HITZAk, koronabirusak baldintzatutako 2020/2021 denboraldiari buruz hitz egiteko.