Donostiako 16.094 familia artatu zituzten iaz Gizarte Zerbitzuek
Donostiako Gizarte Zerbitzuetako Zentroek 16.094 familia artatu zituzten 2020an; 2019an baino %7,31 gehiago. Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta Gizarte Ekintzako zuzendari Garikoitz Agotek saialaren iazko aurkeztu dituzte.
San Romanek azpimarratu du, 2020a ez ohiko urtea izan dela, eta bi helburu bete nahi izan dituztela: alde batetik, gizarte zerbitzuen euskal sistemak jasotzen dituen zerbitzuak eta prestazioa hobetzea eta hiritarrei zerbitzuetara sarrera erraztea; eta bestetik, osasun larrialdiak eragindako premiazko gizarte beharrei modu egokian erantzutea. Eta hori guztia, Donostia hiri kohesionatuago bat izateko.
COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, Gizarte Ekintzako sailak 1,5 milioi euroko ez ohiko aurrekontu saila bideratu zuen sortutako ondorioei aurre egiteko. Halaber, egoerak departamentuak ematen dituen zerbitzu guztietan izan du eragina. Artatutako 16.094 familietatik, 3.940k lehen aldiz erabili zituzten gizarte zerbitzuak; hau da, aurreko urtean baino %1,99 gehiago.
Guztira, Gizartze Zerbitzuetako Zentroek eta Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak 17.174 baliabide eskaera kudeatu zituzten; hau da, 2019an baino %8,92 gutxiago. Eta jaitsiera horren arrazoi nagusiena honakoa da: Aldundiak zentro ezberdinetarako sarrera berriak denboraldi batez eten zituen, eta era berean, sei hilabetez luzatu zuen mendekotasun maila ezberdinen berrikuspenak. Aldiz, diru laguntza eskaerak, adin txikikoen gaineko esku-hartzeak, eta genero indarkeriaren biktimei arreta eta laguntza baliabideen eskaerak handitu ziren.
Iazko datuak:
- 3,2 milioi euro Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara eta 696.000 euro Lan Partekatuaren Plana Sustatzeko Laguntzetara.
- 1.901 etxebizitzatan bizi diren 2.633 pertsonari eman zitzaien Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua.
- Lagunkate Ekimenaren bitartez 65 urtetik gorako 17.816 pertsonarekin harremanetan jarri ziren, eta Gizarte Zerbitzuek 2.128 pertsonari jarraipena egin zieten.
- +55 programan 5.619 pertsonak parte hartu zuten antolatutako 498 egitasmoetan.
- Lau unitate profesional gehiago martxan jarri ziren adingabeen babesarekin lotura duten detekzio eta esku-hartze goiztiarrerako programan. Horiei esker, arreta goiztiarra eman zieten 1.266 kasuri.
- Beste 216 pertsona artatu ziren genero indarkeriaren biktimei informazioa eta laguntza emateko programan.
- Udalaren Gizarte Abegi Etxeak 729 pertsona ezberdinen 1.008 sarrera izan zituen.
- Larrialdiko bost etxebizitza eta tutoretzapeko etxebizita gehiago jarri dira bazterkeria egoeran dauden pertsonentzat, eta dagoeneko udalak 28 ditu.