Bart gaueko ekaitzak irudi ikusgarriak utzi ditu Donostian

Egun osoan uda giroa izan ostean, Euskalmetek arratsaldean iragarri zuen euri jasa handiak eta ekaitzak botako zituela iluntzean. Hala izan zen, 21:00ak aldera heldu baitzen ekaitza, eta tximista eta trumoi festa izan zen Donostian eta Euskal Herriko leku gehienetan. Hain zuzen, Arnaitz Fernandez fisikariak Twitterren azaldu zuen Gipuzkoan 700 tximista baino gehiago erori zirela ordubetean.
Ekaitzak irudi ikusgarriak utzi zituen hirian, eta sare sozialak argazkiz eta bideoz bete ziren. Jarraian, irudi horietako batzuk:
— Aratz Garcia (@A_gaarci) June 1, 2021
#ekaitza #Donostia n orain! #tximista eta #trumoi festa! pic.twitter.com/0BUXjeuPgq
— Alex Esnal (@Axelesar) May 31, 2021
Bat harrapatu dut! ⛈ #Donostia #ekaitza pic.twitter.com/ipWKVhmzYA
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 31, 2021
Bai! Azken orduan 700 tximista baino gehiago erori dira Gipuzkoan. pic.twitter.com/IX5IDhXl1g
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) May 31, 2021