Plastikozko edukiontzien kontsumoa %17 jaitsi nahi du Donostiako Udalak
Donostiako Udalak Zero Plastik kanpaina jarri du martxan, plastikoaren kontsumoa %17 jaisteko asmoarekin. Bestalde, udalaren esku dauden eraikin guztietatik erabilera bakarreko plastikoak ezabatu nahi dituzte.
Herritarrak plastikoaren kontsumoaz kontzientziatzeko, ekainean hainbat tailer, hitzaldi eta erakusketa egingo dituzte bestelako enpresekin. Bestalde, garbiketa kolektiboak ere egingo dituzte: Ulia eta Igeldo mendien garbiketa eta Urumearen garbiketa kanoa eta paddle surf bidez. Azkenik, tokiko komertzioetan arraina erosteko edukiontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte, eta hondartzetan, berriz, ur botila berrerabilgarriak.
Plastikoen kontsumoa %17 jaisteaz gain, birziklapen tasak handitzea eta ingurumen guneetan botata uzten den plastokoaren kopurua jaistea ere helburu ditu kanpaina honek.
Donostiako datuak
Urtean 6.500 tona plastiko arin hondakin sortzen dira Donostian, eta honen erdia bakarrik birziklatzen da. Bestalde, erabilera bakarreko plastikoak %46 dira.