Eskubide Sozialen Bulegoa jarri du martxan CNTk Donostian
Eskubide Sozialen Bulegoa irekiko du CNTk. (Argazkia: CNT) Larunbat honetan CNTk Eskubide Sozialen Bulegoa martxan jarriko du Donostian duen egoitzan, Ferrerias plazan. Bulego honekin “lehen mailako arazo sozialei” erantzun kolektiboa bilatzeko helburua du sindikatu anarkistak.
“Eskubide Sozialen Bulegoarekin lehen mailako arazo sozialak dituen jendea aholkularitu eta lagundu nahi dugu. Arazo hauek, besteak beste, premiazko lehengaien falta, erresidentzia baimena lortzeko zailtasunak, gazteen edo pertsona zaurgarrienen etxebizitza lortzeko zailtasunak eta etxeko langileen egoera dira”, adierazi dute webgunean. Bulegoa astelehenero irekiko dute 19:00 eta 21:00 orduen artean.
Larunbat honetako aurkezpenerako jarduera ezberdinak antolatu dituzte, eguerditik arratsaldera.
· 13:30- Irekiera eta bulegoaren aurkezpena
· 13:50- Etxeko langileen egoera / SOS Arrazakeria Orereta
· 14:30- Nikaraguako gozogintza tailerra / Gary Zavala
· 15:00- Bazkaltzeko atsedena
· 15:30- Bira Zapatistaren Euskal Koordinazioaren aurkezpena
· 16:00- Donostiako Okupazio Bulegoaren aurkezpena
· 16:30etatik aurrera- Mikro Irekia: Bizipenak, arazo sozialak eta irtenbideak
· 17:00- Drag makilaje tailerra / Alicia Mosku
· 18:00- Dantza urbano tailerra / Iraitz Jauregi
· 19:00- Kontzertua / Iosu Yeregui + Artista Sorpresa
· 20:15- Agurra
