Jack Estrada tatuatzaileari ezarri zioten 11 urteko kartzela zigorra berretsi dute
2020ko otsailean ezarri zioten 11 urteko kartzela zigorra Jack Estrada tatuatzaileari, hiru sexu eraso, sei sexu abusu, jazarpen delitu bat eta hertsapen arin delitu bat egotzita. Hala ere, defentsak errekurritu egin zuen, eta zigortuaren absoluzioa edo epaiketa errepikatzea eskatu zuen; Fiskaltzak, bestalde, 31 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen. Gipuzkoako Entzutegiaren Lehen Sekzioak, hala ere, errekurtsoa deuseztatu du, 11 urteko kartzela zigorra berretsiz.
Hala ere, zigortuak adierazi du Auzitegi Gorenean errekurtsoa jarriko duela, kasuak hartu duen nabarmentasun publikoak bermedun prozesua izateko eskubidea urratu diola uste baitu.
Gertakariak
2018ko urtarrilean, emakume batek sare sozialetan salatu zuen Estradaren partetik jasan zuen erasoa, akusatuak Parte Zaharrean zuen tatuaje estudioan. Salaketa horren ondoren, beste hainbat emakumek ere salatu zuten tatuatzailearen erasoak jasan zituztela, eta iazko urrian hasi zen Estradaren aurkako epaiketa, ustez hamabi emakume bortxatzeagatik. Azken jardunaldian, ordea, behin-behineko askatasunean utziz. Donostiako mugimendu feministak tatuatzailea aske utzi izana gaitzetsi zuen, baina behin-behineko askatasun hori berretsi zuen 2020ko otsailean Gipuzkoako Auzitegiak. Defentsak tatuatzailea aske uztea eskatzen zuen, baina 11 urteko kartzela zigorra ezarri diote.
