Santa Klara uharteko larrialdi zerbitzuak indartu ditu udalak bisitarien kopuruak gora egingo duelako
Santa Klara irlako taberna.Joseba Parron San Sebastian Hondartza sasoian Santa Klara uharteko bisitari kopurua handituko dela aurreikusten du Donostiako Udalak. Batez ere, itsasargiko Hondalea eskulturara egingo diren bisitengatik. Hori dela eta, sor daitezkeen larrialdi egoerei modu koordinatuan erantzuteko zerbitzua indartzea erabaki dute.
Segurtasuna bermatzeko, udalak onartu du Prebentzio, Su-itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren eta Isuar Bidaiak enpresaren arteko hitzarmena. Akordio honi esker, salbamendu zerbitzuek garraio sistema bat izango dute larrialdi egoerei aurre egiteko.
