20 urteko kartzela zigorra eskatu dute Santi Cocaren hiltzaileentzat
2019ko apirilaren 26an Parte Zaharreko diskoteka batean izandako liskar batean hil zuten 17 urte zituen Santi Coca, eta Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 20 urteko kartzela zigorra eskatu dute Cocaren heriotzaren sei erantzuleentzat. Bestalde, 900 euroko isunak jartzea eskatu dute, eta kalte ordainak ere eskatu dituzte: akusazio partikularrak 1,3 milioi eurokoa, eta Ministerio Publikoak, berriz, 350.400 eurokoa.
Donostiako Udalak, bestalde, sei akusatuetako bati eskatzen dio 20 urteko kartzela zigorra, eta besteentzat 15 urtekoa eskatu du; haien esanetan, lehenengoa izan zen Cocaren bizitzarekin amaitu zuen pertsona.