Eli Cesareo Bera Berako jokalaria Olinpiar Jokoetarako hautatu du Espainiako Selekzioak
Espainiako Eskubaloi Selekzioak Olinpiar Jokoen aurreko faserako taldea aurkeztu du, eta Bera Berako Eli Cesareo hautatu dute taldean egoteko. Cesareo Sant Joan Despín (Herrialde Katalanak) jaio zen 1999. urtean, eta 2019ko martxoan iritsi zen talde donostiarrera. 22 jokalari hautatu dituzte, eta Pas de la Casan (Andorra, Herrialde Katalanak) entrenatuko dute.
Bestalde, nahiz eta oraindik ez den baieztatu, Bera Berako Adriana Cardosok eta Renata Arrudak aukera asko dituzte Brasilgo Selekzioarekin Tokioko Joko Olinpikoetan aritzeko.