Sanseko Robert Navarro eta Jon Pacheco lehen taldera igo dituzte
Jon Pachecok eta Robert Navarrok Realaren lehen taldearekin hasiko dute 2021/2022 denboraldia. Aurrelariaren atzean jokatu ohi du Navarrok, eta David Silvaren ordezko gisa arituko da. Paper hau Roberto Lopezek hartu du joan den denboraldian, baina uztailetik aurrera Sansen jokatuko du zaragozarrak, bigarren mailan. Aldaketa honekin, Roberto Olabe Realeko kirol zuzendariak adierazi du David Silvaren etorkizuneko ordezko naturala bilatu nahi dutela.
Bestalde, aurten lehen taldearekin aritu diren Luca Sangallik eta Roberto Lopezek Sanseren jokatuko dute datorren denboraldian, bigarren mailan. Realeko kirol zuzendariak ere Modibo Sagnan paristarraren etorkizuna argitu du: ez du talde txuri-urdinean jarraituko. Olaberen esanetan, Sagnanek Realean eman dituen bi urte eta erdian ez dute espero zuten emaitza lortu, eta jokalari frantsesaren etorkizuna “Realetik kanpo” dagoela baieztatu du.
Azkenik, Sansen beste baja batzuk ere egongo dira datorren denboraldiari begira: Ekaitz Jimenez, Unai Ruiz Zeberio, Alex Petxarroman, Imanol Galarreta, Aitor Aranzabe eta Unai Veigak ez dute Sansen jarraituko datorren denboraldian. Petxarroman Athleticera joango da, eta Unai Veiga UD Las Palmas bigarren mailako taldearekin lotu dute.