Astoria hotela Zinema 7 hotela da orain
Amara Berriko Astoria 7 hotelak izen berri batekin ireki ditu ateak gaur, hilaren 4an: Zinema 7. “40 urtez baino gehiagoz hiriko multizinema handiena izan zenaren oinarrietan sortutako hotel hau donostiarrek zinemarekiko duten grinaren isla da. Horrela, gela eta espazio bakoitzak bere esentzia mantentzen du Donostiako Zinemaldian parte hartu duten izar handien omenez”, azaldu du hotelak.
Eraikinaren historiari erreferentzia eginez aldatu diote izena, hotelaren arabera: “Harrotasunez berreskuratzen ditu bere garaian leku berean zegoen zinemaren estetika eta tipografia. Halaber, 7 zenbakia mantentzea erabaki da, hiriko edukiera handieneko zinemaren areto kopuruari erreferentzia eginez”.
Era berean, Zinema 7ko Bistrotekak ere ateak ireki ditu gaur. Izen berriarekin, eskaintza bat ere abiatu dute Zinema 7koek. Hain zuzen, ekainaren 15a baino lehen erreserba bat eginez gero, gosaria eta late check out-a dituzten bi gau hartu daitezke.