BASMODEC Pinturak
Drogeria produktuak eta pinturak hasi ziren saltzen 1955. urtean, eta, gutxinaka, gero eta produktu gehiago jarri zituzten salgai; azkenean, pinturetan espezializatu ziren, eta, egun, material eta gainazal guztietarako pinturak, estaldurak eta esmalteak saltzen dituzte Gipuzkoan dituzten bost dendetan.
P aco eta Carmen Ferrerasek jarri zuten abian Basmodec. Karkizano kalean ireki zuten lehen denda, 1955. urtean. Handik gutxira, 1961ean, gaur egun dauden lekura mugitu ziren, Secundino Esnaola kalera. Drogeria produktuak saltzen zituen denda orotariko gauzak zituzten leku bihurtu zen gutxira, eta, hortik, gutxinaka, pintura onenak aukeratzera. Bost denda dituzte orain Gipuzkoan, eta etxera banatzen ere hasi dira.
Edozein gainazalerako pinturak
Basmodecen urteak daramatzate pinturak saltzen, eta horri esker, edozein gainazal margotzeko eta eraberritzeko baliabideak dituzte eskura. Ohikoenak etxe barrurako pinturak dira, baina fatxadetarako, itasontzietarako eta azpiegitura industrialetarako pinturak ere badituzte. Egurra tratatzeko produktuak eta paretetan jartzeko margotutako paperak ere badituzte. Gauza txikiak margotzeko ere badute materiala, eta merkatuko spray-rik onenetarikoak dituzte, Montana markakoak.
Etxeko lurra ere lantzen dute Basmodecen, eta hainbat aukera dituzte eskura, bezeroak nahi duenaren arabera. Zoru binilikoak, laminatuak, alfonbrak eta moketak dituzte. Kasu hauetan, lurrak instalatzeko zerbitzua ere badute, nahiz eta jende askok haien kabuz jartzea nahi duen.
Azkenik, margoketaren inguruko produktu guztiak dituzte lan guztiak errazteko: brotxak, kuboak, palak eta arrabolak, esaterako.
Zerbitzu integrala
Basmodecen gertutasunak eta aholkularitzak gidatzen du haien lana, eta horri esker daramatzate 66 urte baino gehiago irekita. Haien ustez, desinformazio asko dago, eta saltoki handiak eta Internet bidezko erosketak gailentzen ari diren garai hauetan are eta garrantzitsuagoa dela uste dute. Askotan gerturatu zaizkie produktu bat saltoki handietan erosi eta erabiltzen ez dakiten pertsonak, aholku eske.