COVID-19aren aurkako ziztadak

Zezenketetarako prestatua dagoen eremua koronabirusaren aurkako txertoak jartzeko ahalbidetu dute, txertaketa erritmo altuago bat eraman ahal izateko. Zezenei banderillak ziztatu ohi zaizkien lekuan, egunean 4.000 eta 5.000 txerto-ziztada artean jarriko dituzte, urtebete baino gehiago gure artean dugun birusari aurre egiteko.