Herri Kurduaren aldeko protesta egin dute Bulebarrean
Herri Kurduaren aldeko Donostiako Ekimenak deituta, hogei pertsona inguruk protesta egin dute Bulebarrean, kurduen alde. Protestaldi honetan Kurdistango Herritarren Alderdi Demokratikoaren (HDP) ilegalizazio saiakera salatu dute, eta Basurreko erasoak etetea eskatu dute. Turkia salatu dute erantzule gisa, eta “estatu faxista” dela azpimarratu dute.