Real Madrilen aurka jokatuko du Realak
2020/2021 denboraldia amaitzear da Realarentzat, hiru jardunaldi falta baitzaizkio liga amaitzeko. Hurrengo partida, 32. jardunaldikoa, Real Madrilen aurka jokatuko dute Natalia Arroyoren jokalariek Madrilen. Laugarren postuan daude txuri-urdinak, 58 punturekin, eta hirugarren postuan Levante dago, zortzi puntu gehiagorekin; hirugarren postua da Txapeldunen Ligarako txartela ematen duen azken postua.
Hurrengo bi partidak Bartzelona eta Valentziaren aurka dituzte Realeko neskek; Bartzelonak matematikoki irabazi du liga, partida bakarra galduz, eta Valentzia zortzigarren postuan dago, 40 punturekin.
Arraunean, igandean Lekeitioko Banderan arituko dira Donostiako hiru traineru. Lehenik, emakumeen Donostiarrako eta Arraun Lagunakeko ontziak arituko dira, hirugarren txandan biak, Orio eta Hondarribiaren aurka. Mutilen kategorian, Donostiarraren ontzia ere hirugarren txandan arituko da, Isuntza, Ondarroa eta Zarautzen aurka.
Partidak/estropadak:
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen mailako 32. jardunaldia:
Real Madril – Reala (Igandea, 11:00)
ARRAUNA
Lekeitioko emakumezkoen X. bandera (Igandea, 11:00etatik aurrera):
Donostiarra, Arraun Lagunak, Orio eta Hondarribia.
Lekeitioko gizonezkoen XLII. bandera:
Donostiarra, Zarautz, Isuntza eta Ondarroa.