Fortuna Kirol Elkarteko Maria Jose Padurak irabazi du Euskadiko Eskrima Txapelketa
Joan den asteburuan egin da Euskadiko XXI. Eskrima Txapelketa Pio Baroja kiroldegian, eta Fortuna Kirol Elkarteko Maria Jose Padurak irabazi du urrea, sable modalitatean. Fortunako Maria Otxoaren aurka irabazi zuen finalean, 15-12ko markagailuarekin. Marina Otaegi eta Mary Berriotxoa kadeteek osatu zuten podiuma.
Gizonezkoetan, berriz, Irungo Gladius taldeko David Vicentek irabazi zuen bere lehenengo Euskadiko Txapelketa, eta bigarrena Fortunako Xabier Gutierrez gaztea izan zen; 14 urte ditu Xabierrek. Podiuma Fortunako beste bi kirolarik osatu zuten, Txomin Telladok eta Luis Garciak.