Hainbat errekor egin dituzte asteburuan Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek
Joan den asteburuan Lloret de Marren (Herrialde Katalanak) Epainiako Igeriketa Egokitu txapelketara joan ziren Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis, eta hainbat errekor egin dituzte estilo ezberdinetan.
Nahia Zudairek tximeleta estiloan eta estilo librean hartu du parte 50 eta 100 metrotan bietan, eta tximeleta estiloko 50 metrotan marka pertsonala egin du, baita Espainiako errekorra ere. 35.47 segunduko denbora egin zuen Zudairek, eta tximeleta estiloko 100 metrotan bigarren geratu zen. Europako Txapelketan lortu zituen emaitza onak direla eta, elkarrizketa egin zion joan den astean IRUTXULOKO HITZAk.
Bestalde, Iñigo Llopisek ere hainbat errekor egin zituen asteburuan. Bizkar estiloko 50 metrotan 32.28ko denborarekin, Espainiako errekorra egin du, baina bizkar estiloko 200 metrotan Espainiako eta Europako errekorrak egin ditu: 2:24.38ko denborarekin.