Merkataritzarako eta ostalaritzarako laguntzak dagoeneko eska daitezke
Donostiako Udalak, Sustapena sailaren bidez, 2021eko PREK Ekonomia Suspertzeko planaren diru zati bat aktibatu du, guztira 2.250.000 euroko laguntzarekin, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreentzat. Gehieneko zenbatekoa 14.900 euro artera irits daiteke establezimendu bakoitzarentzat, establezimenduek beraien eskura jarritako laguntza guztiak eskatzen dituzten kasuan: zuzeneko laguntzak, erosketa bonuak eta emakumeak eta 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzak.
“Laguntza hauekin, hiru helburu lortuko ditugu: jarduerari eustea, kontsumoa suspertzea eta enplegua sustatzea 45 urtetik gorako pertsonen kolektiboan. Horrela, krisia gehien pairatzen ari diren bi sektoreri laguntzen diegu: merkataritzari eta ostalaritzari”, adierazi du Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak.
Gaurtik aurrera eska daitezke laguntzak Sustapenaren webgunean.